Skip to main content
21 Azaroa 2025
12:00 - 13:00
Getxo Elkartegia

Aditu Match #5 - Oliver Design

Aditu Match

ADITU MATCH topagune bat da, ZELULA SORTZAILEAK proiektutik sortua. Proiektu horretan, enpresa lider batek bere esperientzia partekatzen du erakunde batean diseinua txertatzearekin eta kudeatzearekin lotutako alderdiei eta horren benetako eraginari dagokienez. Topaketa honetan, OLIVER DESIGN enpresa izango dugu, itsas diseinuan eta ontzien habilitazioan aditua. 50 urte baino gehiago daramatza mota guztietako ontziak diseinatzen. Jaime Oliver itsas arkitektoak, familia-enpresa honen sortzaileak, Abrako Badiarako diseinatutako 3 proiektu berritzaile eta iraunkor azalduko dizkigu.

Topaketa hau GETXOLAN/Getxo Sormen Hub-ekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren markoan egingo da.

Ordubete inguru iraungo du topaketak, eta, ondoren, kafea hartu eta hizlari eta entzuleekin lasai hitz egiteko aukera izango dugu.

Izen-emateakEIDE
Antolatzaileak
EIDE Logo
Kolaboratzaileak
Getxo Sormen Hub Logo
Diseinua
Itzuli