Bideotikan 30” museoa

Bideotikan arte digitalaren jaialdia da, eta arte bisual garaikideak erakutsi eta hedatzea du helburu.
Azaroaren 10etik 30era bitartean, hiriko pantailak arte digitalerako espazio moduan berreskuratzea proposatzen du, Bilbo mundu guztiarentzat zabalik dagoen galeria birtual bihurtuz. Bertan, herritarrekin, turistekin eta ibiltariekin elkarrizketa adimentsua eta ludikoa ezarriko da ikus-entzunezko proiektu inspiratzaileen bitartez.
Hiriko pantailetan proiektatutako klip multimedia laburrekin, Bideotikanek obrak partekatzeko espazio alternatibo bat eskaini nahi die mundu osoko artistei, algoritmoen gerrak eta sare sozialen mugak alde batera utzita. Mundu guztiak begirada smartphonetako pantaila txikietatik altxatzea nahi dugu, obra horietaz formatu zabalago batean gozatzeko, hiri esparru partekatu baten barruan.


