IREKIERA
Irekiera BBDW25en inaugurazio-ekitaldia da, eta asteari hasiera emateko, Biziberritze-diseinua erdigunean jarri nahi izan da, aplikazio erreala eta potentzial eraldatzailea erakusten duten nazioarteko esperientzien bidez.
Nazioarteko bi erreferente izango ditu saioak: Jan Boelen, Arlesen (Frantzia) Atelier LUMA laborategia zuzentzen duen komisario eta diseinatzaile belgikarra, diseinua, lurraldea eta ekologia lotzen aitzindaria; eta Jenny Andersson, estratega britaniarra, Europako mugimendu biziberritzailearen aktibista eta Really Regenerative Centre-ren sortzailea, lidergoetan eta trantsizio sozialetan espezializatua.
Maitena Salinas izango da zeremonia-maistra, eta Pez Estudio-ko Elisa de los Reyes-ek egingo du sarrera, aurtego edizioko komisarioa den heinean.
Jardunaldian, ponentzia inspiratzaileak, elkarrizketa irekia eta une sortzaileak uztartuko dira, aldi berean gogoetarako eta ospakizunerako topaketa sortuz. Ideia eraldatzaileekin inspiratzeko aukera izango da, elkar topatu eta larrialdia aukera bihurtzearen alde egiten duen asteari hasiera emateko.
Hitzaldiak ingelesez izango dira. Gaztelaniarako aldi bereko itzulpena egongo da.
Parte-hartzea doakoa da, baina izena ematea gomendatzen da lekua erreserbatzeko.









