PARTEKATU!
Partekatu! Bilbao Bizkaia Design Week 2025aren itxiera ekitaldia da, astean zehar partekatutako guztia elkarrekin ospatzeko eta sormenezko topagune bat irekitzeko unea. Zabalgune Eraikineko atrioa agertoki kolektibo bihurtuko da, eta musikak, performanceak eta protagonisten ahotsek kontakizun partekatu bat josiko dute.
Sabina Covarrubias artista multimediak inauguratuko du gaua Fertility-rekin, edizio honetako gaiarekin bat datorren bideoperformance inmertsiboarekin. Emanaldi hau Bideotikan arte digitaleko nazioarteko jaialdiarekiko lankidetzaren emaitza da. Emakumezkoen ugalkortasuna naturarekin lotzen du obrak, denbora errealeko soinu- eta irudi-paisaia sortzaileak uztartuz.
Ondoren, asteko unerik esanguratsuenak gogoratuko ditugu irudi, kontakizun eta edizio hau posible egin dutenen testigantzen bidez. Halaber, Taupada egitasmora hurbiltzeko aukera izango dugu. Taupada Gheada-ren eskutik Bilboko espazio publikoan garatu den hiri-instalazio interaktiboa da, eta herritarrek bizitzak salbatzeko duten indarra gogorarazten du. Edizio honetako diseinu grafikoa nola garatu duten kontatuko digu Vedia-k. Horrez gain, Laborategian garatu diren proposamenak ezagutuko ditugu. Bertan, hainbat unibertsitatetako eta euskal diseinu-eskoletako ikasleek, Art for Life!-ek lagunduta, osasun komunitarioko erronkak landu dituzte ikuspegi birsortzaile batetik. Horrez gain, diseinuaren sektoreko tokiko erakundeek bultzatutako jardueren aurkezpenak egingo dira, eta BBDW25en esperientzia-mosaikoa aberastuko da.
Gauean, Maitena Salinas izango da berriro aurkezle eta Elisa de los Reyes-ek hartuko du parte Pez Estudio-ren izenean, edizio honetako komisariotza egin duen heinean. Brindis kolektibo batekin, zuzeneko musikarekin eta partekatzen, hitz egiten eta komunitatean ospatzen jarraitzeko espazio batekin amaituko da jaialdia.
Agenda:
20:00 Sabina Covarrubias-en Fertility bideoperformance-a
20:15 Bilbao Bizkaia Design Week ixteko eta ospatzeko ekitaldia
Bideoperformance-a egiten dela eta, espazioan sartzeko bi une planteatzen dira. Puntualtasuna gomendatzen dugu.
Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da lekua erreserbatzeko.










