Taupada

“Taupada” Bilboko Udaleko Osasun Sailak planteatutako erronkari erantzuna emateko sortutako instalazio interaktibo eta parte-hartzailea da: bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) egiteak duen garrantziaz kontzientziatzeko eta larrialdietan jarduteko beldurra galtzea sustatzeko.
Gure taupada ez da soilik bizitzaren seinale, konexio eta erantzukizun kolektiboko ekintza ere bada. “Taupada”k gogorarazten digu denok dugula gure esku bizitzak salbatzeko boterea.
Parte-hartzearen, teknologiaren eta emozioaren bidez, proposamen honek zure pultsua bizi- eta konpromiso-ekintza sinboliko bihurtzen du.
Une jakin batean dena gelditu egiten da. Bihotza isildu egiten da, birikak mututu, eta gure unibertso txikia itzali egiten da poliki-poliki.
Orduan, esku batzuk bular gainean pausatu eta funtsezko erritmo bat markatzen hasten dira; bizitzari dei egiten dion danbor sakratu baten redoblea.
Berpizten ari dena, jakin gabe, bestearekin sinkronizatzen da. Haien taupadak gurutzatu egiten dira, haien arnasak konpas berean egokitzen dira.
Bihotz-biriketako bizkortzea bizitzak salbatzeko gai den premiazko koreografia da.
Ordutegia:
12:00 - 14:00
16:00 - 20:00




