Skip to main content
Ambiente begihandi

BEGIHANDI #46

Sortzaile komunitatearen topaketa informala

20 Azaroa
19:00 h - 21:00 h
Bira Kultur Gunea (Ronda Kalea, 2, Ibaiondo, 48005 Bilbao)

Kokapena

Bira Kultur Gunea (Ronda Kalea, 2, Ibaiondo, 48005 Bilbao)

Antolatzaileak

Logo EIDE

Kolaboratzaileak

Logo Bira

BEGIHANDI bueltan da Bilbao Bizkaia Design Week egitasmoan! Azaroaren 20an EIDE Euskadiko Diseinatzaileen Elkarteak antolatutako ekitaldi ibiltari, ireki eta doakoaren 40. edizioa ospatuko dugu.


Astearen espirituarekin bat etorriz, diseinuaren ekosistema Bilbao-Bizkaian artikulatzen lagundu nahi dugu, giro informal batean topaketa, inspirazio eta truke espazio bat eskainiz. Gainera, ikuspegi zabalarekin egingo dugu, bertan elkartuko baitira, batetik, diziplina anitzeko profesionalak, bestetik, sormena maite duten pertsonak eta, azkenik, jakin-minez betetako promesa berriak.


Gurekin etorri nahi? Erreserbatu zeure plaza eta partekatu informazio hau ahal bezainbeste pertsona elkartu gaitezen. Datorren asteazkenean zeure zain egongo gara, azaroaren 20an, 19:00etatik 21:00etara Bira Kultur Gunean (Erronda kalea, 2)!


Kartelaren diseinua Asier Iturralde gure kideak egin du (Studio Gastón); 2024ko BEGIHANDIren irudiaz arduratu da. Gure  webgunean aurreko edizioak ikus ditzakezu; harpidetu zaitez edizio berrien jakinaren gainean egoteko.