Skip to main content

<span>Epidermis Komertziala</span>
}

Epidermis Komertziala

Esku hartzea hiri eta merkataritza espazioan 5. edizioa

23 Azaroa
Bilboko Alde Zaharreko dendak

Kokapena

Bilboko Alde Zaharreko dendak

Antolatzaileak

IED Kunsthal Bilbao

Epidermis komertziala hiriko merkataritza espazioan egingo den esku hartzea da, eta, zehazki, Bilboko Zazpi Kaleetako saltoki batzuen erakusleihoetan.

Proiektu honen helburua da frogatzea diseinua tokiko merkataritzan esku hartzerako tresna modura erabiltzeak osatu dezakeela merkataritza sarearen esanahia, komunikazio kodeak eguneratuz, betiere gaur egun IED Kunsthal Bilbao ikastetxean ikasten ari diren diseinatzaile gazteen ikuspuntutik.

Esku hartze hau BBDW23 egitasmoaren barruan programatuta egongo da, eta Gabonetara arte luzatuko da.