GreenGlam: Ehungintza narratiba berriak arakatuz
Kokapena
Antolatzaileak
Moda janzkera baino gehiago da, bigarren azal hedatu gisa pentsa dezakegu, gorputz sentikor, materia eta ingurune arteko harreman berriak eraikitzen dituen bigarren azala. Une honetan bizi dugun klima krisiaren erdian, premiazkoa da geure gorputzetik ateratzea eta fokua materian, materiaren eraldatzeko aukeretan eta kontakizun ekologiko berriak sortzean jartzea.
GreenGlam: Ehungintza narratiba berriak arakatuz erakusketa ehungintzaren metodologian gertatzen ari den aldaketaren isla da, prisma tradizionaletik esnatze material berri baterantz baitoa. Marta Repáraz, Martín del Busto eta Arantxa Esparza diseinatzaileen lana ezagutu ahalko duzu, Green Glam moda jasangarriaren lehiaketaren lehen edizioko irabazleak izan dira. Haiekin batera Raquel Buj arkitektoa eta diseinatzailea izango dugu gurekin; ehungintza bioartearen inguruan egin dituen pieza ikonikoetako batzuk erakutsiko dizkigu.
Erakusketaren inauguraziora gonbidatzen zaitugu; azaroaren 19an izango da, 19:00etan, Bilboko La Perrera eraikinean. Aukera paregabea izango da diseinatzaileak ezagutu eta egindako lana haiekin batera ospatzeko.
Erakusketaz astebetez gozatu ahalko duzu, La Perrera eraikineko jendaurreko arreta ordutegian.
Informazio gehiago
DISEINATZAILEAK:
Arantza Esparza: Proiektuaren helburua joskintzaren arteari ikusgarritasuna ematea da, diseinua, estetika eta funtzionalitatea galdu gabe ofizioaren balioa gogoratzea posible egingo diguten aspaldiko teknikak eta tresna teknologikoak elkartuz. Horretarako, lau traje modu tradizionalean egin ditu, Juan Antonio Andrade bere mentorearekin batera.
Marta Reparaz eta Martin del Busto (Guzido): Gure iragan industriala irudikatzea dute helburu, eta horretarako zenbait pieza eskultorikok eta performatibok sortutako erakusketa antolatu dute. Pieza horiek bi sortzaileen diziplinak uztartzen dituzte, eta material ekologiko eta/edo biodegradagarriekin eginda egongo dira. Horregatik, proiektuaren izaera berritzailea dela eta, bai prozesua, bai amaierako emaitza ezinbesteko pieza gako dira.
Raquel Buj (artista gonbidatua): Arkitektoa eta moda esperimentalaren diseinatzailea da, eta material berrietan, artisautza berritzaileetan eta fabrikazio digitalean dago espezializatuta; bere pieza ikonikoetako lau aurkeztuko dizkigu. Pieza horietan gorputzaren inguruan lan egiteko beste modu batzuk jaso ditu; modu horiek ingurunera gerturatu eta horri dagokionez sentsibilizatuko gaituzte, hor egon arren ikusten ez dugun horretara.