Skip to main content
Masterclass y Encuentro BBDW24 header

Masterclassa eta Topaketa

Gabriela Rendónen Klase Magistrala eta Biotik Design Printzipioen Baterako Sorkuntza

15 Azaroa
10:00 h - 13:30 h
Bilborock (Mesedeetako Kaia, 1, 48003 Bilbao)

Kokapena

Bilborock (Mesedeetako Kaia, 1, 48003 Bilbao)

Hizlariak

Antolatzaileak

Logo Ayuntamiento de Bilbao
Logo Diputación Foral de Bizkaia

Topaketa honek Bizkaiko diseinuaren diziplina guztietako profesionalak biltzen ditu ikaskuntza- eta truke-jardunaldi baterako. Saioa Masterclass inspiratzaile batekin hasiko da, egoitza Nueva Yorken duen Gabriela Rendón arkitekto mexikarraren eskutik; Rendón gizarte-justiziari lotutako proiektu disruptiboengatik aintzatetsia da. Ondoren, BBDW24 ekimenaren komisarioak diren Pez Estudioko kideen eskutik elkarlanerako dinamika garatuko da; dinamika honetan parte-hartzaileek elkarrekin sortuko dute Biotik Designen printzipioen eta imaginarioaren inguruan, lurraldearen diseinu jasangarrirako gomendioak eta aholkuak sortuz. Biltzeko, ideiak partekatzeko eta diseinutik jarduteko modu berriei buruz maila kolektiboan hausnartzeko espazioa.


Gabriela Rendónek Ikuspegi eta Praktika Dekolonial, Plural eta Askatzaileak proposatzen dizkigu. Mundua ulertzeko eta bizitzeko egungo moduei aurre egiten dieten pentsatzeko eta jarduteko moduak aztertzera gonbidatzen gaitu. Diziplinaz gaindiko ikuspegi batetik abiatuta, gizarte-, ekonomia-, hiri- eta ingurumen-justiziaren aldeko eraldaketa kolektiboak sustatzen dituzten ideietan eta praktiketan murgilduko gara.


Masterclassak diseinu-metodologiak eta -estrategiak ezagutzeko gune bat eskaintzen du, gure ikusmoldea eta inguruan jarduteko modua askatzea bilatzen dutenak, kontzientziazioa, hezkuntza politikoa eta aldaketa indibiduala zein kolektiboa sustatuz. Gure praktika profesional eta akademikoen eragina birplanteatzeko aukera bat da, ikuspegi erauzle, diskriminatzaile eta kolonialetatik aldenduz.


Ondoren, Biotik Designen printzipioak Bizkaiko testuinguruari nola aplikatu aztertuko dugu. Dinamika honetan zehar oreka ekologikoarekin, inklusioarekin, lankidetzarekin, ezagutza irekiarekin eta esperimentazioarekin konprometitutako proiektuak diseinatzeko eta inplementatzeko gida moduan jardungo duten oinarrizko printzipio-multzoa sortzeko egingo da lan. Parte-hartzaileek gomendio eta imaginario hauek definitzeko aukera izango dute, lurraldearen beharretara eta ezaugarrietara egokituz, aldi berean tokiko ingurunean duten garrantzia bermatuz.