18 - 20 Azaroa
10:00 h - 14:00 h
Antolatzaileak
Jarduerak ate irekien hiru jardunaldi izango ditu, goizez; tarte horietan, EIDEri lotutako zenbait diseinu estudiok ikasle, profesional, enpresa zein publikoaren bisita jasoko dute; bidenabar, Instagramen dugun profilean zuzenean eskainiko dugu. Egunero ibilbide desberdin bat egingo da, programa eta ordutegi itxiekin, estudio parte hartzaileen kopuruaren eta izena ematen duten pertsona kopuruaren arabera definitutakoak. Bi jardunaldi Bilbon izango dira, eta hirugarrena Getxon, baina estudioen erantzunaren araberakoa izango da.