Skip to main content
26 Azaroa 2025
18:00 - 21:30
Edificio Ensanche (Plaza Ensanche, 11 - 48009 Bilbao)

Podcasting

Podcasting foto

Podcast-aren kulturaren eta biziberritze-diseinuaren tokiko eta estatu-mailako ahotsak biltzen dituen zuzeneko Podcast batez gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Aurkezleak Andrea Fernández (Curiosum Tremens Podcast) eta Nekane Salcines (Caóstica) izango dira. Horretarako, Bilbao Bizkaia Design Week Tracking Bilbao (kultura digitaleko jaialdia) eta Euskalpod (euskal podcastingaren ekitaldi erreferentea) erakundeekin lankidetzan arituko da.

Une nagusietako bat Biziberritze-diseninuko Podcast-a izango da. Hiru diseinatzailek lehen pertsonan partekatuko dute beren esperientzia. Proyecto Hemen-ek neo-artisautzara eta H05 tokiko moda biziberritzaileko markara hurbilduko gaitu. Adele Orcajada, material-ikertzailea eta MaterialDriven-en sortzaileetako bat, biomaterialen berrikuntzaz, jasangarritasunaz eta moda biziberritzailearen irakaskuntzaz arituko da. Ana Gazpiok, diseinatzaile estrategiko eta DOT.-eko bazkideak, biziberritze-diseinuari buruz duen ikuspegia aurkeztuko du; etorkizuneko pentsamenduek, landatartasun berriek eta gizarte-berrikuntzak lurralde biziagoak eta erresilienteagoak nola aktibatzen dituzten landuko du.

Ekitaldia Tracking Bilbao-ren Podcasting ekitaldiaren barruan kokatzen da, podcast-lehiaketa eta gaztelaniazko eta euskarazko proiektu onenen sari banaketa barne hartzen dituena. Arratsaldean zehar, zuzeneko podcast-ak: “El montón bueno”, diseinu grafikoko podcasta, Juanjo Cuerdari (ilustratzailea eta gidoilaria, batez ere El Jueves aldizkarian) egindako elkarrizketarekin eta LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen testigantzekin osatutako “Gure istorioak kontatzen” podcastarekin. Gainera, Borja Crespok gidatutako La Hora Caníbal podcast ezagunaren atal berezi bat ere izango dugu. Oraingo honetan, Shaun Elay artistaren parte-hartzea izango du, formatu handian, zuzenean eta aurre-erreferentziarik gabe egindako irudi negatiboengatik errekonozitua.

Hitzordua aukera paregabea izango da giro hurbil eta lasaian elkartzeko, hitz egiteko eta partekatzeko; tokiko podcast eta diseinu birsortzailearen talentuaz gozatuz. Elkarrizketa jarraitzeko eta garagardo batzuk hartzeko aukerarekin.

Sarrera librea aforoa bete arte.

18h Ekitaldiaren hasiera
18.10h Nuestras historias cuentan
18.40 Futuros Regenerativos
19.30 El montón bueno
20h Sari banaketa
20.30h La hora Caníbal

BBDW25 + Tracking Bilbao
Hizlariak
Antolatzaileak
Bilbao Logo
BFA Logo
Kolaboratzaileak
Tracking Logo
Arkitektura/Hirigintza Artea Eskulangintza Ikus-entzunezkoak Diseinua Ilustrazioa Interiorismoa Moda Publizitatea/Komunikazioa Bideojokoak
Itzuli