
Kokapena
Antolatzaileak


Kolaboratzaileak


Bilbao Ekintzak, Designregio Kortrijk erakunde flandestarrarekin batera, eta EIDE Euskal Diseinuaren Elkartearekin lankidetzan, 5X5® BILBAO programa jarri du abian. Programaren aurkezpena jarduera garatzen den bitartean egingo da.Programa honi esker, diseinuko 5 profesionalek, 3 Bilbokoak eta 2 Kortrijkekoak, urtebetez 5 euskal enpresei lagunduko diete produktu edo zerbitzu baten garapenean edo birdiseinuan, diseinuaren metodologiak erabiliz, 2025eko udazkenean erakusketa batean aurkeztuko den prototipo bat garatzeko helburuarekin.
DKR irabazi-asmorik gabeko erakundea da, Kortrijk eskualdekoa, Flandrian, eta 2017ko udazkenetik Unescoren Hiri Sortzaileen Sareko kide da, Bilbo bezala, Diseinu kategorian.
Programa honen helburua udalerriko diseinuaren sektoreari balioa ematea eta ETE-en artean diseinu-metodologien erabilera sustatzea da, lehiakortasun- eta berrikuntza-faktore gisa. Hala, emaitzak azaldu eta diseinuak beste sektore batzuentzat dituen aukerark erakutsi ahal izango dira.
Tailer hau programaren aurkezpen gisa erabiliko da, eta programan parte hartzen duten bost enpresetako taldeei eta diseinu-estudioei zuzenduta dago.