Skip to main content
This is Basque Design. Merkatua

This is Basque Design. Merkatua 2024

22 - 24 Azaroa
10:00 h - 21:00 h
Kulturen Ataria - Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao

Kokapena

Kulturen Ataria - Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao

Antolatzaileak

Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao

This is Basque Design egitasmoak, tokiko diseinua bultzatzeko Azkuna Zentroaren  proiektuak, This is Basque Design Merkatuaren edizio berria antolatuko du azaroan. Horrela, zentroko dendan, dendAZen, kokatutako komunitateko hogeita hamar sortzaile ingururen produktuak Alhondigako Atarira aterako dira. Moda, bitxiak, dekorazioa, osagarriak, jostailuak, liburuak, ilustrazioak, papergintza...

Produktuen aniztasunean bertan ere presente dago produktuen elaborazioa ulertzeko modua, artisautzari eta iraunkortasunari dagokienez. Une honetan, ekosistema horren parte dira Aerre Design, Ailanto, Amakuyi, Ane Pikaza, Angélica Barco, ANTI Liburudenda, BaRock Jewerly, Cookplay, Dots and Roots, Elena Ciordia, Ezkexa, Fournier, Fran Mengual, FTBCWL, H05, Higi Vandis, Josune Urrutia, Katxi Klothing, Kiribiltxo, Kostako, KreativeArt, Loitz Cerámica, Malús Arbide, Mario Gaztelu, Mess19, MRLASPIUR, Nerea Gómez, Palopalú, SKFK, Susana Blasco, The Real Studio, Tytti Thusberg, Yolanda Sánchez, Ziriak eta Zioru.

Bidenabar, This is Basque Design Merkatuan talentu berrientzako espazioa ere badago. Deialdi bat irekiko da horretarako, interesa duten pertsonek hitzordu horretarako proiektuak aurkez ditzaten, alegia.

Firma horiek berrikuntza eta esperimentazio artistikoaren aldeko apustu argia egin dute, begirada ekologikoarekin, eta, hain zuzen ere, firma horien atzean dagoen proiektu pertsonala eta profesionala zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera paregabea eskainiko digute hiru egun horiek. Era berean, publikoak ere proiektu horietan parte har dezake, asteburuan zehar izango diren zenbait tailerren bitartez.