Bizitzarako lurraldeak - DISEINATOIA
Bizitza erdigunean jarriko duten ingurune bizigarriak diseinatzea eta sortzea interesgarria iruditzen zaizu? Bertoko erakunde berritzaileak ezagutu eta beraiekin lanean aritzea gustatuko litzaizuke? Lan metodologia eta formatu berriekin esperimentatu na
Kokapena
Antolatzaileak
Kolaboratzaileak
Topaketa honetan hainbat unibertsitatetako eta goi-mailako diseinu-eskoletako ikasleak bilduko dira eta modu parte-hartzailean lurraldeko 5 enpresek zehaztutako erronka errealei erantzuteko soluzioak asmatuko dituzte, diseinuaren diziplinaren begiradatik.
Hauek dira parte-hartuko duten enpresa eta erakundeak eta aurkeztutako erronkak:
IHOBE - sozietate publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Sailari atxikita dagoena.
Aurkeztutako erronka: Nola erraztu diezaiekete tokiko gobernuek kontsumitzaileei produktu konpongarriak/konponduak hautatzea eta erostea?
GRUPO SSI - gizarte-kalteberatasuneko eta mendekotasuneko egoeran dauden pertsonen gizarte-premiei erantzun integrala eta berritzailea emateko helburua duen kooperatiba da.
Aurkeztutako erronka: Nola azal dezakegu, diseinu eta komunikazio estrategien bitartez, komunitatearen partaidetzarako programa (SERPAC), zerbitzu honen erabiltzaile potentzialen artean (nahi gabeko bakardadean bizi diren pertsonak) desioa eta konfiantza sortzeko?
IBILKARI - autoaren erabilera zentzudun eta arduratsua sustatzeko 2009. urtean sortutako ekimen bat da, euskal eremuan car sharing-a bultzatzen lehenengo hasi zen Eusko Car Sharing Elkartea eskutik jaioa.
Aurkeztutako erronka: Nola egokitu dezakegu Ibilkari Bilbo zerbitzuaren erabiltzaileekiko harremana, antolakuntza-eredu kolaboratiboago baterantz aurrera egiteko eta proiektuaren iraunkortasunarekin konprometitutako komunitate bat eraikitzeko?
H-ENEA - Living Lab-a da, irabazi asmorik gabeko erakundea, eta Sustapen Ekonomikoaren (Enpresen Klusterra) eremuan berrikuntza irekia inplementatzen duena, etxeko sektorean (Sukaldaritza Etxea, Etxe Osasungarria, Etxe Iraunkorra).
Aurkeztutako erronka: Nola diseina genezake sare sozial presentzial/digital bat interkonektatutako sukaldeen inguruan belaunaldien arteko konexioa sustatzeko, sukaldatzen ez dakiten pertsonei sukaldatzen ikasten laguntzeko eta, aldi berean, nahi ez den bakardadea murrizten laguntzeko?
GOIENER - energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba da, subiranotasun energetikoa berreskuratzeko helburua duena.
Aurkeztutako erronka: Nola berma dezakegu zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen hitza eta parte-hartzea EBK-k abian jartzeko prozesuetan, gerora komunitate horiek inklusiboagoak eta pluralagoak izan daitezen?
Diseinatoian parte-hartzaileen artean irtenbideak lankidetzan bilatuko dira eta enpresek aurkeztutako erronkei aurre egiteko prototipoak, artefaktoak, zerbitzuak, proposamenak… irudikatu eta eraikiko dira. Ekitaldia Tipi Kooperatibak dinamizatuko du eta parte-hartzaileei laguntza eta gidaritza eskainiko dieten mentore-adituak ere izango dira (zerrenda konfirmatzeke).
Diseinatoian 3 “irabazle” aukeratuko dira, modu parte-hartzailean eta bozka popularraren bitartez. Irabazleek proposamenak aurkeztuko dituzte BBDW24aren itxiera ekitaldian publiko zabalaren aurrean.
Informazio gehiago
Azaroak 15, ostirala | 16:00etatik - 20:00etara | Zabalgune Eraikina
- Ongietorria
- Entitateen eta erronken aurkezpena
- Taldeen osaera
- Ikerketa egiteko tartea
Azaroak 16, larunbata | 10:00etatik - 18:00etara | Zabalgune Eraikina
- Ideia sorkuntza eta aukeraketa
- Lunch-a
- Prototipatzea
- Aurkezpena eta bozkaketa