Skip to main content
Foto del ponente, Bernd Karlsboeck

Getxo Sormen Talks

Eko-ikuspegitik gauzatzera: Iraunkortasun proiektuak ezartzeko gida

15 Azaroa
11:00 h - 13:00 h
Getxo Sormen Hub (Urgull Zentroa ) Urgull Kalea, 4, 48991 Getxo, Bizkaia

Kokapena

Getxo Sormen Hub (Urgull Zentroa ) Urgull Kalea, 4, 48991 Getxo, Bizkaia

Antolatzaileak

Área de Promoción Económica del Ayuntamiento de Getxo
Logo Getxo Sormen Hub

Kolaboratzaileak

Logo Nacar-Design Agency

Getxo Sormen Hub, Algortan (Getxo) kokatutako sorkuntza eta kultura sektoreko ekintzailetza zentroa.

Getxo Sormen Hub Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenaren Arloak kudeatutako ekosistema da. Sorkuntza eta kultura sektoreari lotutako proiektu eta enpresei dago zuzenduta. Zerbitzuak: enpresa aholkularitza, profesionalizazioa, networkina, ekintzailetza zentroa, ekitaldiak, etab. Getxo Sormen Hub zentroaren barruan Getxo Sormen Talks ekimena garatzen da.

Sorkuntza eta kultura sektorean erreferente diren pertsonen zenbait hitzaldi inspiratzailek osatzen dute Getxo Sormen Talks egitasmoa; haien esperientziak eta ikasitakoa partekatzera etorriko dira. Hitzaldiaren ondoren espazio informalago bat eskainiko da, sektoreko profesionalak elkartzeko.

Oraingoan, Bernd Karlsboeck, Circularity Expert taldearen hitzaldia izango dugu Nacar Design estudioan (Getxon). Hitzaldia Algortako "Urgull Zentroan" dagoen Getxo Sormen Hub-en izango da.

Bernd Karlsboeck ekonomia zirkularrean aditua da, eta esperientzia du produktu fisiko, digital eta AAko produktu sarituak garatzen; horrez gain, kontsumitzaileen jokabidea sakon ulertzen du. Bere ibilbideari dagokionez, HP Inc. konpainiako diseinu industrialeko lantaldeko liderra izatea aipa dezakegu, Bartzelonan, eta bertako berrikuntza taldeko sortzaileetako bat izatea. Nazioarteko startup enpresei aholkularitza eskaintzen die go-to-market eta UX taktiketan; horrez gain, iraunkortasunari eskaini dion lana ere aitortzen zaio, ACCIÓko aholkulari ofizial gisa, klima aldaketa arintzearekin lotutako berrikuntza proiektuetan. 

Nacar Design Bartzelonako diseinu agentzia bat da. Bulegoak Getxon eta Guadalajaran (Mexiko) ditu. Irtenbide jasangarriak pentsatu eta diseinatzen dituzte, pertsonentzat, enpresentzat eta planetarentzat. Diseinu industriala, digitala eta zerbitzuetakoa.