Skip to main content
Maker Faire Bilbao

Maker Faire Bilbao 2024

Sormen Teknologien Nazioarteko Jaialdia

15 - 24 Azaroa
Espacio Open (Artiach Fabrika, Zorrotzaurre)

Kokapena

Espacio Open (Artiach Fabrika, Zorrotzaurre)

Antolatzaileak

Espacio Open

Kolaboratzaileak

Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura de Gobierno Vasco
Diputación Foral de Bizkaia

Azoka zientifikoaren eta arte jaialdiaren arteko erdibidean dago Maker Faire Bilbao Sormen Teknologien Nazioarteko Jaialdia, eta sormen teknologien potentziala hainbat esparrutara gerturatu nahi du, kultura eta sormen industrietatik profil zientifikoetara, hezkuntza sektorera zein, oro har, herritarrengana.

2024ko edizioan, Maker Faire Bilbao egitasmoan diseinu, sorkuntza eta kulturaren sektoretatik iritsitako profilei zuzendutako workshop profesionalen programa eskainiko da, sormen teknologien erabilera haien proiektuetan txertatzen laguntzea helburu duena, baita familientzako teknologia eta elektronika tailer sortzaileak ere; jaialdiaren 10 egunetan beste jarduera ugari ere izango dira aukeran, besteak beste, Maker Ekintzaile sorkuntza egonaldien aurkezpena eta publikoari oro har irekitako erakusketa interaktiboa.

Open Espazioa kultura zentroak antolatu du Maker Faire Bilbao; zentroa Artiach fabrika zaharrean dago, Zorrotzaurren. Open Espazioak kultura garaikidea, teknologia irekiak eta berrikuntza soziala elkartzen dituen intersekzioan egiten du lan, ingurunean eragin positiboa sortzeko.