Skip to main content
Cartel Maker Ekintzaile

Maker Faire Bilbao 2024 Inaugurazioa

Maker Ekintzaile Egonaldietan sortutako proiektuen aurkezpena

15 Azaroa
Espacio Open (Artiach Fabrika, Zorrotzaurre)

Kokapena

Espacio Open (Artiach Fabrika, Zorrotzaurre)

Antolatzaileak

Espacio Open

Kolaboratzaileak

Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura de Gobierno Vasco

Maker Faire Bilbao egitasmoaren 2024ko edizioa Maker Ekintzaile Egonaldien emaitzak aurkezteko hitzorduarekin hasiko da, hau da, 2024an zehar Open Espazioko Fab Lab Bilbao fabrikazio digitaleko laborategian sortutako emaitzak. Egoiliarrek haien lan prozesuak eta haien egonaldien emaitzak erakutsiko dituzte; emaitza horiek arte, kultura, diseinu eta sormen teknologien arteko intersekzioa aztertzen dute hainbat eremutatik. Horrez gain, garatutako proiektuen erakusketa ere inauguratuko da, hainbat zentzumenekin jolasten duten instalazio interaktiboekin, argia zein soinua edota usain sentsazioak; bidenabar, sortutako prototipoen erakusketak ere izango dira; prototipoek hainbat eremu hartzen dituzte, esaterako robotika, moda, musika, bioplastikoak sortzea eta zeramikaren 3D inpresioa.