Merkatruke

Merkatruke bigarren eskuko arropa trukatzeko proiektu bat da, kontsumo arduratsua sustatu eta auzokoen arteko zein komunitate barruko loturak sortzea ahalbidetzen duena. Egungo kontsumismo neurrigabearen aurreko alternatiba moduan jaio da, eta fast fashion modaren eta eutsiezinak diren ekoizpen eta kontsumo ereduen inpaktu negatiboari erantzuna emateko ere.
Proiektua boluntario talde konprometitu batek kudeatzen du eta haiek arduratzen dira prozesu osoaz: koordinazioa, zenbaketa eta sailkapena, jantzien kudeaketa eta ekitaldien antolamendua.
Edonork parte hartu dezake Merkatruken. Egin beharko duen gauza bakarra da jada erabiltzen ez duen arropa ekartzea, beti garbi eta egoera onean, eta baliagarriak zaizkion beste jantzi batzuen truke aldatzea. Horrela, bigarren bizitza bat emango diogu arropari, ehungintzako xahuketa murriztuko dugu eta komunitatea eraikiko dugu eredu alternatibo eta jasangarri bati esker. Era berean, hiriko ingurumen eta gizarte arloetako hainbat erakunde eta profilekin lotura ezartzeko aukera izango dugu. Horretarako, azoka amaituta, emanaldi bat eta lunch-a egiteko espazioa izango ditugu.
Ekitaldia Konekta Ideiak: GreenGlam II programaren barruan dago, Estudio Bokashi-ren idazkaritza teknikoaren zuzendaritzapean eta Bilboko Udalaren Gaztedia Sailaren laguntzarekin.




