Kokapena
Antolatzaileak
Kaixo! Bilbao Bizkaia Design Week-en hamargarren edizioaren inaugurazio ekitaldia da eta, aldi berean, Biotik Design, mundua modu jasangarri, zuzen eta berritzaileagoan diseinatzeko eta pentsatzeko modu bat, esploratzeko gonbidapen irekia da.
Saio honetan zehar ibilbide garrantzitsu eta eraldatzailea duten nazioarteko hainbat hizlarik funtsezko ideiak partekatuko dituzte: Gabriela Rendónek, Nueva Yorken bizi den arkitektoak eta hiri-planifikatzaileak eta bere ikuspegi disruptiboengatik ezaguna denak, hiri-eremuan eraldaketarako erronka diren imaginarioei eta jardunbideei buruz hitz egingo du. Domestic Streamersek, datuak emozio bihurtzen aditua den sormen agentziak, eraldaketa ekosozialari buruzko hitzaldi interaktiboa garatuko du ikuspegi esperimental batetik. Martí Guixék, Food Design Fiction-en aitzindariak, janariak aldaketa eta eraldaketarako eragile, "influencerra", bihurtzeko duen ahalmena azalduko digu. Maider Lópezek "Balcones" ekimenari, BBDW24an parte hartzen duen ekintza eta instalazioari buruz, hitz egingo digu.
Gainera topaketan zehar publikoak modu interaktiboan Biotik Design Dekalogoa sortzen laguntzeko aukera izango du, aste osoan gida izango den "Bizitzarako lurraldeak" sortzeko irizpide eta kontzeptu giltzarriak definituz. Horren guztiaren zeremonia-maistra Maitena Salinas izango da, komisariotza lanak burutzen dituen Pez Estudioko Elisa de los Reyesen sarrerarekin.
Azkenik, elkartzeko eta dastatzeko gune bat izango dugu.